
FAMILIA: ZORIONAREN formulaKide Ugariko Familien XI. Kongresua
Azaroak 1, Vitoria-Gasteiz
Oso gutxi falta da Hirukideren Kongresurako!
Familian gozatzeko, ikasteko eta benetan garrantzitsua denarekin berriz konektatzeko eguna.
Hitzaldi inspiratzaileak, haurtzaindegia, Hirugazte gazte plana eta familia plana izango dira arratsaldean.
Bazkaria, zozketak eta autobusak Bizkaia eta Gipuzkoatik.
Oraindik ez duzue izena eman? Ez galdu!

Europa Biltzar Jauregia
(Francisco de Vitoria aretoa)
HELDUEN PROGRAMA
- 09:15 Ongietorria eta akreditazioak
- 10:00 Inaugurazio-ekitaldia
- 10:15 XI. Hirukide sariak
- 10:30 "Nola hezi seme-alabak umorez"
Luis Gutiérrez Rojas
- 11:30 Kafea hartzeko atsedenaldia
- 12:00 "Patxada galdu gabe heztea. Nola transmititu segurtasun emozionala gure seme-alabei"
Alba Cardalda
- 13:00 Mahai-ingurua “Familia-perspektibak: etxean zoriontsua izatearen artea”
Sandra Martín
Jorge Ortiz de Urtaran
Gabriela Michel
Victor Petuya
- 14:00
- Ondorioak
- Sari-zozketa
- 14:30 “Fingerbuffet” bazkaria
- 15:00 Haurrak jasotzea:
- 0-5 urte: Prado eta Florida Aretoen Atondoan
- 6-12 urte: Europa Jauregiko kanpoko aterpean
- 15:30 Familia-jarduera
- Añanako Gatz Harana
- Bisita Katedral Zaharrera + Erdi Aroko ibilbidea
- Bisita Eguren Ugarte upategira + Erregeen Andra Maria elizara (Laguardia)
- 20:00 Hirugazteak jasotzea Txile, 3 -ko Taxi geltokian, Europa Jauregiaren ondoan
Gurasoak hitzaldietan dauden bitartean, seme-alabek jarduera-plan osoa izango dute.
Hizlariak
Edizio honetan, bi profesional ezagunek ongizate emozionalarekin eta familiarrarekin loturiko tresna praktikoak eta gertuko begirada eskainiko dizkigute. Alba Cardalda psikologoak eta Luis Gutiérrez Rojas psikiatrak beren lanean familiekin, gurasoekin eta gazteekin izandako esperientzia azalduko digute, eguneroko bizimoduko erronkei sentsibilitatez eta umorez helduta. Gainera, biek ere zuzeneko elkarrizketarako lekua izango dute Hirugazteko gazteekin aritzeko, nork bere ikuspegitik hausnarketa eta hazkunde pertsonala sustatzeko.

Alba Cardalda
Alba Cardalda psikologoa psikoterapia kognitibo-jokabidezkoan, terapia labur eta estrategikoan, eta neuropsikologian aditua da. Hamar urte baino gehiago darama haur- eta gazte-terapia jorratzen, hala banaka nola bikoteka eta familian, eta 2017tik munduan zehar dabil, etxebizitza finkorik gabe. Gainera, sare sozialetako bere kanalen bitartez, bere milaka jarraitzaileen ongizatea hobetzeko aholkuak zabaltzen ditu.
Bi liburu argitaratu ditu: “Cómo mandar a la mierda de forma educada” eta “Cómo dejar de ser tu peor enemigo”.

Luis Gutiérrez Rojas
Luis Gutiérrez Rojas psikiatrian doktorea da, Granadako Unibertsitatean ikasia. Bertan irakasle aritzeaz gain, San Cecilio Ospitale Klinikoko sendagilea da. Eta bakarrizketaria, idazlea eta hizlaria ere bada.
Bere hitzaldietan, umoreak berebiziko garrantzia du, eta horrekin konbentzitzen ditu entzuleak zein baliotsua den ohar daitezen. Sendagile zein bakarrizketari, umorearen eta izaera baikorraren balio terapeutikoa aldarrikatzen du. “Vivir más libre” eta “La belleza de vivir: todos los problemas tienen solución” liburuak idatzi ditu.
Mahai inguruko partaideak

Sandra Martín
(4 seme/alaba)
Familia- eta bikote-hezitzailea Diziplina Positiboan.

Jorge Ortiz de Urtaran
(4 seme/alaba)
Aukera-kudeatzailea, ekintzailea, mentorea eta coach-a.

Gabriela Michel
(4 alaba)
Koordinatzailea familia-orientazioan, eta heziketa- eta afektibitate-gaiei buruzko hezitzailea.

Víctor Petuya
(5 seme/alaba)
FAPAE/EIGEFeko presidentea eta familia-orientazioko ikastaroetan moderatzailea. EHUko Ingeniaritza Mekanikoko katedraduna.
Familia osoarentzat pentsatutako plana
Kongresuaz zuon seme-alabekin batera goza dezazuen nahi dugu, haien adina gorabehera.
Horretarako, egitarau oso zabala prestatu dugu familia osoarentzat. Zuek hitzaldietan egon bitartean, haiek primeran pasatuko dute eurentzat egokitutako guneetan, adinaren araberako jarduerak eta tailerrak eginez.Europa Jauregian goizeko saioak egin ondoren, hainbat familia-plan ditugu antolatuta, Kongresura joango zareten familiek haien artean bat aukera dezazuen.
GARRANTZITSUA: jarduerak izena emateko hurrenkeraren arabera eta antolakuntzaren beharren arabera esleituko dira.Gazteak (Hirugazte)
13-25 urte
Nerabeek, taldeoso berezia eurena, beren berariazko programa izango dute kongresuan, ondo pasatzeko eta ikasi ahal izateko. Hirugazte guneak, 13 eta 25 urte bitartekoentzat, publiko horretara moldaturiko jarduera eta saiointeresgarriak izango ditu kongresuko gaiei buruz.
Gurasoei Hirugazte gunera ez joateko eskatzen dizuegu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, haien garapena ez
desitxuratzeko.HIRUGAZTE PROGRAMA
13-25 urteko gazteak
- 09:15 Ongietorria eta akreditazioak (atarian)
- 10:00 Inaugurazio ekitaldia
- 10:10 Gauza bat esan behardizut. Nola adierazi sentitzen dudana min eman gabe.
Alba Cardalda - 11:00 Atsedenaldia-hamaiketakoa
- 11:30 Zoriontasuna ez da erosten (baina entrenatzen da)
Luis Gutiérrez Rojas - 12:30 Animal flow
- 13:30 Sarien zozketa
- 13:40 Bazkaria
- 15:00 Jarduera: Ataria + Izotz-pista
- 20:00 Hirugazteak jasotzea Txile, 3 -ko Taxi geltokian, Europa Jauregiaren ondoan
Haur txikien gunea
0 eta 5 urte bitartekoak
Psikomotrizitate jolasak, puzgarriak, tailerrak eta jolas librea.
Gurasoei zaintza zerbitzuaren guneetara ez joateko eskatzen dizeugu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, haien garapena ez
desitxuratzeko.Haurrentzako programa
6 eta 12 urte bitartekoak
- 10:00 Autobusa Gorbeia Merkatalgunera
- 10:30 Jarduera:
- 6-9 urte: Me Space
- 10-12 urte: Nova Jump
- 12:30 Bazkaria "Fast Food"
- 13:30 Jarduera
- 6-9 urte: Tailerra aho higieneari eta arrabotatzeko teknikei buruz, jolas- eta hezkuntza-formatuan + mini gymkhana aho higieneari buruz Moonz haurren hortz-klinikaren eskutik
- 10-12 urte: Magia ikuskizuna
- 15:00 Iritsiera Europa Jauregiko kanpoko aterpera
- 15:30 Familia jarduera
Familia zozketa (14:00)
Bertaratzen diren familia guztiek automatikoki parte hartuko dute zozketan, familia bakoitzeko txartel batekin. Txartel hori ongietorri pack batekin batera emango da.
- EROSKI --> 500 €-ko kupoia
- NEKATUR --> 300 €-ko kupoia
- EL CORTE INGLÉS --> 150 €-ko kupoia
- IKEA --> 100 €-ko kupoia
- PUY DU FOU --> 5 sarrera Gabonetako denboraldirako
- FORUM SPORT --> 100 €-ko kupoia
Gainera, nahi dutenek txartel gehiago (5 € bakoitzeko) eskuratu ahal izango dituzte.
Hirugazte zozketa (13:30)
Bertaratzen diren Hrugazte guztiek automatikoki parte hartuko dute zozketan, familia bakoitzeko boleto batekin. Boleto hori ongietorri sorta batekin batera emango da.
- EL CORTE INGLÉS --> Mountain Bike 29” bizikleta
- LAUTADA SCAPE ROOM --> 5 pertsonentzako bonua
- ELKANO SCAPE ROOM --> 5 pertsonentzako bonua
- FORUM SPORT --> 100 €-ko 2 kupoi
Ez da egongo boleto gehiago erosteko aukerarik.
Aparkalekua

Doako aparkaleku publikoak
Europa Jauregitik gertu aparkatzeko hainbat aukera dituzue, eta kezkarik gabe aparka dezakezue inguruan, ez baitago TAOrik.
Nahiago baduzue, honako aparkaleku hauetakoren batean ere aparka dezakezue:
IPARK
Honako deskontu hau negoziatu dugu zuen bertaratzea errazteko:
% 30eko deskontua.
--> Domingo Beltrán de Otazu, 12 (erdikoa eta biltzar jauregitik gertu)Eskatu deskontu txartela Kongresu Jauregiko akreditazioetan.

Europa Jauregiko aparkalekua
--> Gasteiz Hiribidea, 85
Prezioak
BAZKIDEAK
- Hitzaldiak: 10 € familiako edo 5 € laguneko
- Hitzaldiak (helduak/ Hirugazteak) + haurtzaindegi -zerbitzua + bazkaria: 40 € familiako
- Autobusa (Bizkaia/ Gipuzkoa): 25 € familiako (Gipuzkoako geltoki batzuk salbu: kontsultatu)
- Familia- eta Hirugazte-jarduera: 10 € familiako
- Apartekotxartela: 5 € familiako
BAZKIDE EZ DIRENAK:
- Hitzaldiak: 10 € pertsonako
- Gainerako zerbitzuak: kontsultatu prezioak

























































